2010-01-20

ARTISTAK ERE PROTESTA HONETARA BATZEN DIRA!!!!!

Huecco abeslariak telebistako presentadore askorekin batera emakumearen indarkeriaren aurkako klip bat egin du, urte hauetan protestatzen ari direnekin batuz eta protesta hori indartuz.

2010-01-18

ETXEKOANDRE


Historiak baztertu baditu ere
oraindik badira milaka etxekoandre
liburutan azaltzen ez diren arren
oraindik badira milaka etxekoandre
arnasa, kemena eta bizia
etxeari eta etxekoei eskainia
gau ta egun lanean denbora guztian
noiz iritsiko da zuen egun haundia.

ETXEKOANDRE

Isilean aurrera atera dute
herri honen xarma eta arima
isilean irakatsi egin digute
euskararen xarma eta eta arima
agintean, ordea, gizonak jaun eta jabe
horrela gabiltza, erotzeko zorian
hobeto biziko ginen dudarik gabe
etxekoandre hauek agintean balira.

ETXEKOANDRE

Historiak baztertu baditu ere
oraindik badira milaka etxekoandre
liburutan azaltzen ez diren arren
oraindik badira milaka etxekoandre
ahalegin hau txikia dela jakin arren
lurra eta zerua merezi duzue
ez genuke amaitu nahi inolaz ere
abesti xume hau zuei eskaini gabe.

ETXEKOANDRE

SEXUALITATEA EZAGUTZEN


Blog honek jorratutako gaia ere tratu txarren gaia bezala pil-pilean dagoen gure gizarteko atal bat da. Gaur egungo, informazioaren gizartean gizartean bizi garela diote baina esan daiteke blog-en bitartez heldu gaitezkeela gehienbat gaiaren inguruan jakintza bat izaten edo gure dudak asetzen, beraz blog hau oso egokia iruditzen zait aurretik aipatutako gustia egiteko, bertan bideo eta irudien bitartez gure dudak kontsulta ditzazkegulako.

EMAKUMEENGANAKO TRATU TXARREN BLOGA


Blog hau komentatzea erabaki dut gehienbat nire gaiarekin lotura zuzena daukalako. Gaur egun ematen ari diren kasu guztiak eta gero emakumeenganako tratu txarren inguruko blog bat egitea oso egokia iruditzen zait gehienbat gori-gorian dagoen gaia delako. Bertan bideoak, Power Point-ak eta beste hainbeste sarrera ikus daitezke. Honetaz aparte, momentuan hainbeste hitz egiten den tratu txarren inguruko artikulu aipagarriak agartzen dira, oso ondo definitzen dutelarik hain ohikoa bihurtzen ari den delitu hau.

2010-01-16

WEBQUEST


Webquesta ikerkuntza gidatuak egiteko ekintza didaktiko modu bat da. Taldeko lana autonomia, gaitasun kongnitiboa, informazio bilaketa eta erabilera..sustatzea du helburu. Webquest-ekin, gai ezberdinak jorra daitezke eta hauetaz ikasteko oso erabilgarriak dira.Klasean Webquest bat zer den ikasi eta gero, "EMAKUMEAREN ARRASTOARI JARRAITUZ" aurkitu dut. Bertan, historian zehar hain nabaria izan den emakumeen hutsunea aztertzen da.

2010-01-15

TUTORIALA

Bideo honen bitartez Nekanek eta nik, Alaiak, erakutsi nahi dizuegu nola igotzen den C-Maps tools programarekin eginiko mapa kontzeptuala zuen Blog-etara.

2010-01-11

NESKAK ETA KIROLA



Ez da aztia izan behar neska-mutilek kirola ez dutela neurri berean, ez modu berean egiten konturatzeko. Diferentzia horiek nabariak dira Euskal Herrian zein Europako estatu askotan. Baina zergatik ez dute neskek kirolik egiten eta mutilek bai? Zergatik uzten diote neskek kirola egiteari mutilek baino lehen? Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Departamenduak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak galdera horiek, zuzenean, protagonistei egitea erabaki zuten duela bi urte. 12 eta 18 urte bitarteko neska gipuzkoarrek beren iritzia eman zuten eta baita gurasoek, eskoletako kirol koordinatzaileek eta klubetako arduradunek ere. Erantzun sorta mamitsua jaso zuten eta horietako batzuk hemen azalduko ditugu. Itxaso proiektua abian jarri zutenak ez ziren emaitzekin harritu, aurrez landutako hipotesiak bete baitziren. Neskek mutilek baino kirol gutxiago egitea ez da kasualitatea, Mendebaldeko gizarte modernoetan kirolak duen antolaketa tradizionalak, gizonezkoan oinarritutako egiturak, horretara ekarri gaitu.
Mutilen kontua da?

Topikoak ugariak dira: kirola mutilen gauza da, neskei ez zaie gustatzen lehiatzea, mutilak astakirtenak dira eta neskak baldarrak, mutilek porrot egiten dute saiatzen ez direlako eta neskek berriz, gaitasunik ez dutelako... XIX. eta XX. mendeetako joerak bertan behera geratzea ez da batere erraza. Kirola egiteko nesken eta mutilen gaitasun fisiko eta psikologikoak oso desberdinak direla frogatzen saiatu da medikuntza alorreko hainbat adar, baina gaur egun ez dago ezer frogatuta. Neska-mutilen arteko desberdintasun horiek arrazoi kulturalak medio eraiki dira mendez mende eta naturaltzat hartu ditugu. Askotan esan ohi da: "Mutilek agresibitatea, ezinegona... kirolaren bidez askatzeko beharra sentitzen dute. Neskek, berriz, beste modu batzuk dituzte agresibitate hori (mutilarena baino txikiagoa) askatzeko".
14 urterekin muturtzen dira neskak
Adin horretara arte, gehiago ala gutxiago, baina egiten dute kirola neskek. Adin horretan ordea sekulako aldaketa nabaritzen dute. Kadete mailara igarotzen direnean, eskoletako egiturak ez daude prestatuta neska-mutilek kirola egiten jarrai dezaten eta beraz, kirolean segitzeko modu bakarra klub federatuak dira. Klub askok (ez denek) ez daukate ez baliabide ekonomiko nahikorik, ez mentalitaterik datozen neska-mutil guztiak berenganatzeko. Beraz, gaitasun onenak dituztenak hartuko dituzte eta errendimendu kirolera bideratu. Baliabideak urri badituzte mutilen ekipoak osatuko dituzte lehenengo, eta ahal bada, neskenak. Neskak kexu dira maila horretan asko exigitzen zaielako, "onak" izan behar dutelako. Neskak presionatuak sentitzen dira dena ondo egitera eta horretarako nahiago dute ikasketetan ordu gehiago sartu eta kirola utzi. Oso perfekzionista bihurtzen dira exigitutakoari erantzuteko eta ez dira denera ondo iristen. Bestalde, gurasoek ere ez diete kontra gehiegirik egiten kirola utzi dutela ikusitakoan. Mutilekin ez da hori gertatzen, nahiz eta ikasle txarrak izan kirolean segitzen dute. Asteburuetako diziplina zorrotzak ere atzera botatzen ditu neskak, nahiz eta lehiatzea gustatzen zaiela aitortu. Etorkizunari begira kirolak askorako ez diela balioko uste dute neskek eta erraz lagatzen dute. Gizonezko entrenatzaileak dituzte gehienetan eta ez dute hori oso gustuko. Mutilak kirolariagoak direla sinetsita daukate eta mutilentzako kirolak sailkatuta dituzte: futbola, hockeya, igeriketa...
Neskak txiki-txikitatik geldirik
Eskoletako kirol koordinatzaileek zortzi urteko neska eta mutilek gaitasun fisiko eta mugimendu gaitasun berberak ez dituztela aitortzen dute, eta abiapuntua bera ez denez, kirol heziketan aldeak nabarmenak dira. Mugimenduaren kultura eta jarduera fisikoa oraindik gizonezkoen tradizioan errotuta daudela diote eta txikitatik sustatzen da kirola mutilengan. Neska asko zortzi urterekin zerotik hasten omen da. Ez espazioan hartzen duten tokiari dagokionez, ez aktibitate motari dagokionez, ez dira parekatzen neska-mutilak. Kirol koordinatzaile hauek nabarmentzen dutenez, neskek kirola egitea lortu nahi bada inertziak, hau da, helduen rolen kopia egiteari utzi behar zaio. Mutilek kirola egiteko inertzia jarraitu besterik ez dute.

2010-01-10

BEST OF DEF

Hona hemen Podomatic programatik hartutako podcasts bat, gehiago jakin nahi baduzue eta programa honen berri izan lik-aren gaienean klikatu.