Mostrando entradas con la etiqueta emakumea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta emakumea. Mostrar todas las entradas

2010-01-18

ETXEKOANDRE


Historiak baztertu baditu ere
oraindik badira milaka etxekoandre
liburutan azaltzen ez diren arren
oraindik badira milaka etxekoandre
arnasa, kemena eta bizia
etxeari eta etxekoei eskainia
gau ta egun lanean denbora guztian
noiz iritsiko da zuen egun haundia.

ETXEKOANDRE

Isilean aurrera atera dute
herri honen xarma eta arima
isilean irakatsi egin digute
euskararen xarma eta eta arima
agintean, ordea, gizonak jaun eta jabe
horrela gabiltza, erotzeko zorian
hobeto biziko ginen dudarik gabe
etxekoandre hauek agintean balira.

ETXEKOANDRE

Historiak baztertu baditu ere
oraindik badira milaka etxekoandre
liburutan azaltzen ez diren arren
oraindik badira milaka etxekoandre
ahalegin hau txikia dela jakin arren
lurra eta zerua merezi duzue
ez genuke amaitu nahi inolaz ere
abesti xume hau zuei eskaini gabe.

ETXEKOANDRE

EMAKUMEENGANAKO TRATU TXARREN BLOGA


Blog hau komentatzea erabaki dut gehienbat nire gaiarekin lotura zuzena daukalako. Gaur egun ematen ari diren kasu guztiak eta gero emakumeenganako tratu txarren inguruko blog bat egitea oso egokia iruditzen zait gehienbat gori-gorian dagoen gaia delako. Bertan bideoak, Power Point-ak eta beste hainbeste sarrera ikus daitezke. Honetaz aparte, momentuan hainbeste hitz egiten den tratu txarren inguruko artikulu aipagarriak agartzen dira, oso ondo definitzen dutelarik hain ohikoa bihurtzen ari den delitu hau.

2010-01-16

WEBQUEST


Webquesta ikerkuntza gidatuak egiteko ekintza didaktiko modu bat da. Taldeko lana autonomia, gaitasun kongnitiboa, informazio bilaketa eta erabilera..sustatzea du helburu. Webquest-ekin, gai ezberdinak jorra daitezke eta hauetaz ikasteko oso erabilgarriak dira.Klasean Webquest bat zer den ikasi eta gero, "EMAKUMEAREN ARRASTOARI JARRAITUZ" aurkitu dut. Bertan, historian zehar hain nabaria izan den emakumeen hutsunea aztertzen da.

2009-12-29

GIZONEZKOA EZ IZATEAGATIK LANPOSTUA UKATU DIOTELA SALATU DU EMAKUME BATEK.


Emakumearen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeak, Emakundek, Bilboko enpresa baten kontrako zigor prozedura abiatu du sexu bereizkeriagatik, atzo Baskongadetako Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu zuenez. 2008ko urrian Horizon Venture Global enpresaren aurkako kexa ezarri zuen emakumezko batek -U.Z.A.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen bulegoetan. Jakinarazi zuenez, gizonezkoa ez izateagatik konpainiak lanpostu baterako sarbidea ukatu zion.
Aurtengo martxoaren 13an Emakundek jakinarazi zuen Horizon Ventura Globalen kontrako zigor prozedura abiatzea erabaki zuela, gertatutakoa ikertzen saiatu ondoren eta enpresari ebazpenaren berri emateko ezintasuna egiaztatuta. Berdintasunerako Defentsa Erakundearen ikerketa lanak oztopatzeak arau-hauste arintzat har dezaketela ohartarazi du Emakundek, EHAAn argitaratutako testuan
2005eko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera, enpresaren arduraduna 900 euro bitarteko isuna ordaintzera zigor dezakete.
Jakinarazteko ezintasuna
Ustezko bereizkeriaren biktimak iazko urrian salatu zuen Bilboko enpresarekin gertatutakoa Berdintasunerako Defentsa Erakundearen bitartez, eta handik bost egunera, azaroaren 4an, ezarritako kexa ikertzeko prozedura abiatzea erabaki zuen erakundeak.
Horren berri enpresari jakinarazteko ahaleginak huts egin ondoren, aurtengo otsailaren 9ko EHAAn argitaratu zuten ebazpena, konpainiari bere defentsarako dokumentuak aurkez zitzan, 15 eguneko epea emanda. Ondoren, Defentsa Erakundeak Emakunderen esku jarri zuen auzia, 2005eko Berdintasunerako Legearen 77.2 artikuluak esandakoren arabera zehapen prozedura abiatzeko.
Prozedura Emakundeko Idazkaritza Nagusitik zuzenduko dutela jakinarazi dute, eta Izaskun Fernandez Otegi izendatu dute ikertzaile.
Horizon Ventura Global askotariko ekitaldiak antolatzeko baliabideak eta langileak eskaintzen dituen enpresa da. Bilboko erdialdean dauka egoitza, eta bere zerbitzuak nazioartean ere eskaintzen ditu.

2009-12-20

EMAKUMEA BERDINTASUNAREN BILA

Power Point hau Emakundek Slideshare programaren bitartez sarera igo du. Bertan Euskal Herri osoan dauden erakunde desberdinen inguruko informazioa ematen du, horregaitik blog-era igo dut gaiaren inguruan interesatua dagoen edozeinek aukera duelako informazio gehiago jasotzeko power point-ean aipatutako edozein elkartetan.

2009-12-19

EMAKUMEA ETA LANA























SEXUA LAN EGOERA 2006 2007
EMAKUMEA LANEAN %48,96 %49,3
LANGABEZIAN %11,36 %11,00
GIZONEZKOA LANEAN %69,00 %69,2
LANGABEZIAN %6,06 %6,83

Taula honetan ikus daiteke nolako "berdintasuna" egon den lan munduan emakume eta gizonen artean azken urte hauetan.

2009-11-25

AZAROAREN 13TIK 27RA ARTE "BELDURRIK BARIK"KANPAINAKO EKITALDIA


Azaroaren 13tik azaroaren 27ra arte izango den egitaraua aurkeztu dabe Maite Blanco Udaleko teknikariak eta Argi Abad zinegotziak.
"Puntu morea" sinboloagaz eta Beldurrik barik lemagaz gizarteratuko daben kanpainaren barruko lehenengo ekitaldia gaur iluntzeko Amazonas, mujeres indomables dokumentalaren aurkezpenean izango da. Batez be, gazte abadiñarrak emakumeekiko indarkeriaren kontra kontzientziatzeko helburuagaz, antzerkia, autodefentsa ikastaroa, sexualitate tailerra eta argazki erakusketa izango dira datozen bi asteetan.

2009-11-19

EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA



Azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeen indarkeriaren aurkako Naziaorteko Egunaren testuinguruan hainbat ekimen antolatu dituzte Zornotzako, Durangoko, Iurretako eta Abadiñoko Udalek datozen egunerako. Ohi den bezala, hilaren 25ean elkarreratzeak egingo dituzte lau udalerrietan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko.

2009-11-11

EMAKUMEA HISTORIAN ZEHAR

bideo honetan hainbat idazki aurkitzen ditugu, garai hartako emakumearen egoera zalatzeko.

2009-11-10

BELDUR BARIK

Hona hemen EUTSIK emakumeen indarkeriaren kontraren inguruan egindako abestia.