2009-12-20

ZER DIRA TRATU TXARRAK ETA INDARKERIA?

Eraso fisiko, psikiko eta psikologiko guztiak dira, hala nola biktimen gorputzean egindako kolpeak, kontusioak, bultzadak, zaplastakoak, harramazkak eta antzekoak eta irainak, mehatxuak, laidoak, isekak eta beste antzeko eraso psikiko eta/edo psikologikoak eta emozionalak.
Eraso horiek familiaren esparruan gertatzen dira eta, beraz, erasotzailea eta biktima senitartekoak izan ohi dira.
Tratu txar fisiko edo psikikoak dakartzaten jarrera guztiak legez zigortuta daude. Hainbat zigor-mota daude (presoaldia askotan, asteburuko atzipenaldia eta abar) eta iraupena gertaeren larritasunaren araberakoa da. Gainera, biktima babesteko helburuarekin, askatasuna ken-tzeko zigorrez gain beste zigor bat ezarri ahal izango dio Epaileak tratu txarrei lotutako delitu edo hutsegite baten errudunari. Zigor honi jarraiki, errudunak debekatuta izango du biktimari hurbiltzea edo harekin komunikatzea, ezein modutan (aurrez aurre, telefonoz, idatziz edo beste modu batez) eta epaiak adierazten duen denboran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario